Maskarak egiteko kotoizko oihala, haria eta gomak prest dituzte Seguran
Bihartik aurrera banatzeko moduan izango dituzte.
Segurako jostun boluntario talde batek maskarillak egingo ditu datozen egunetan. Horretarako, herritar batek kotoizko oihala eman du eta udalak haria eta gomak jarri ditu. Datorren astetik aurrera izango dituzte banatzeko moduan. Udalaren esanetan, “abixatuko dugu nola egingo dugun banaketa, bai eta nola erabili eta garbitu behar diren ere”.
Bestalde, Seguran neurri gehiago ere hartu dituzte COVID-10 birusari aurre egiteko helburuarekin. Besteak beste, atzo goizean, denda inguruak desinfektatu zituzten. Eta bestetik, dendetara sartzerakoan eskularri berriak eta maskara jantzi behar direla gogorazi dute udaletik. Eta irteeran “maskara eta eskularruak kendu. Denda bakoitzak ate ondoan dauzka bai eskularruak eta baita botatzeko ontzia ere”.