Beloki mendia, eguzkitik elurrera
Elurrak inguruetako gainak zuritu ditu egunotan. Larunbatean eguzti betean zeuden parajeek, oso bestelako itxura erakusten dute orain, Gotzon Aranburuk egindako bideoan ikus daitekeenez.
Eguraldi iragarpenak bete direla esango dute askok, garai honetan elurra egiteak harritu egin dituela besteek. Baina kontua da atzoko eta bart gaueko elur malutek Goierriko gainak zuritu dituela. Itxialdiko egunotan, leihotik begiratu eta paisaiarekin gozatzeko aukera ere eman dio eguraldiak askori. Gotzon Aranburuk, Beloki mendiari hainbat egunez hartutako irudiak nahasi ditu, egun gutxian eguraldiak nolako aldaketa ekarri duen agerian utziaz.