2021erako gordeko dira zozketa eta denboraz lortutako dortsalak eta baita beraien itxaron zerrendak ere. Hau dela eta, 2021ean ez da aurre izen ematerik egongo eta ezta dortsalen zozketarik ere
Maiatzaren 2an eta 3an ospatzekoa zen azoka Idiazabalen, baina koronabirusaren eta alarma egoeraren ondorioz, bertan behera uztea erabaki dute udalak eta antolatzaileek.
Nazarenos del Norte taldekoek Judas Priest talde britainiarraren kantu bat hartu eta bertsio bizi eta umoretsua egin du, musikari bakoitzak bere etxean grabatutako zatiekin.
itzordua 18:00etan da, Zoom plataformaren bitartez. Aurrez izena eman beharko da.
Koronabirusaren azterketetan beste zortzi lagunek eman dute positibo Goierrin, eta 73 dira denera. Zumarragako ospitalean 16 lagun daude ingresatuta, eta atzotik ez da alta berririk izan.
Elurrak inguruetako gainak zuritu ditu egunotan. Larunbatean eguzti betean zeuden parajeek, oso bestelako itxura erakusten dute orain, Gotzon Aranburuk egindako bideoan ikus daitekeenez.
Elhuyar Fundazioak eskainita, 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortako atal bana zabalduko du Goierriko Hitzak egunero. Bigarren atalean, zientzia-politiketan eragiteko beharraz hitz egin dute.
Koronabirusak eskualdean eragindako lehen heriotza adinduen egoitza bateko egoiliar batena izan da. Goierrin bi zentroetan antzeman dira kutsatzeak, baita langileen artean ere.
Maskarillak egiteko ekimena jarri dute abian Seguran, eta dendariek azaldu dute bertako kontsumoa bikoiztu egin dela segurar gehienek erosten dutelako herrian
Hiru garbiguneek udal zerbitzuen eta funtseko zerbitzuak ematen dituzten erakundeen beharrei bakarrik erantzungo die.
Bihartik aurrera martxan izango da Otamotz herri atariaren webgune berritua. Otamotz aldizkariaren ale guztiak digitalizatu dira eta webgunean irakurgai izango dira, PDF formatoan. Elkarteek eta bizilagunek parte hartzeko aukera izango dute, ‘Komunitatea’ atalean.
Goierriko kultur ekitaldien agenda geldirik dago koronabirusaren ondorioz. Hala ere, sarean makina bat zuzeneko saio egiten ari dira; musika, tailer, gimnasia eta abarrekin. Hona hemen etxetik egiteko proposamen zerrenda bat.