Itxialdirako agenda digitala
Goierriko kultur ekitaldien agenda geldirik dago koronabirusaren ondorioz. Hala ere, sarean makina bat zuzeneko saio egiten ari dira; musika, tailer, gimnasia eta abarrekin. Hona hemen etxetik egiteko proposamen zerrenda bat.

Etxeko itxialdian aspertuta? Zer egin ez dakizula? Hemen sarean dauden aisialdirako ekimen ezberdinen zerrenda. Denetarik aurkituko duzu, gimnasia saioak, musika, dantza, bertsoak…
Apirilak 27, astelehena
- 19:00. Lazkaoko San Prudentzio jaien hasierako suziria, Drindots taldearen eskutik (Youtube bidez).
Apirilak 28, asteartea
- 09:00. Goiz eresia Lazkaon. Txistu doinuak megafoniatik, herrian zehar.
- 12:00. Kanpaien errepika herriko elizetan.
- 13:00. Topa balkoietan.
- 19:00. Txaranga eta euskal taldeen musika megafoniaz, herrian zehar.
Apirilak 29, asteazkena
- Umeen eguna. Etxeetako balkoiak apaintzea.
Apirilak 30, osteguna
- Kuadrilen Eguna. Balkoiak blusekin apainduta.
- 13:00. Topa balkoietan.
EGUNERO
- 11:00. Euskal artisten zuzeneko emanaldiak, Berria Aretoan.
- 11:15. Umeentzako ipuinak, Euskal Herriko kontalarien eskutik, Segura Irratian.
- 16:00 Iñaki Sanz-Azkuek eta Eñaut Aiartzaguenak ‘Berrogeialdia‘ ipuinaren atala estreinatuko dute.
- 17:30 Gimnasia eta ariketa fisikoa zuzenean, Andu Martinez de Rituertorekin, Facebooken eta Instagramen.
- 18:00 Berria aretoa: Euskal artisten zuzeneko emanaldiak, Berria Aretoan.
- Nik esperimentuak etxean. Elhuyarren Bizilabe egitasmoaren eskutik, egunero.
- Euskal dantzak ikasteko bideoak, Eutsi dantzan ekimenaren eskutik.
- Familiak Sarean, Gipuzkoako museoen baliabideak, Igartubeiti eta Zumalakarregi museoen bitartez.
ASTERO
- Asteazkenak, 12:00etan. Spinning saioak zuzenean. Jakintza Ikastolaren Facebook orrialdean.
- Ostiralak, 11:00etan, Kantujira Lazkaoko balkoietan, San Benito Ikastolaren eta Gerriko Kultur Elkartearen ekimenez.
- Ostiralak, 12:00etan, Spinning saioak zuzenean. Jakintza Ikastolaren Facebook orrialdean.
- Ostiralak, 18:30ean, Etxetik etxera bertso saioak online. 6 bertsolari eta gai jartzailea
- Ostiralak, 19:30ean. Sarek deituta, argazki aldarrikatzaileak zabaldu sare sozialetan.