Alta kopurua positibo kasuen adinakoa izan da, aurrenekoz
Goierrin bost positibo kasu gehiago agertu dira atzotik. Datu positiborik ere bada, ordea; Zumarragako Ospitalean koronabirusagatik ingresatuta zeuden bost lagunek alta jaso dute.
Datu beltzak izaten ari dira azken egunetakoak, baina bada esperantzarako tarterik. Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, atzotik beste bost positibo kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin, eta 78 lirateke guztira. Txanponaren beste aldean, ordea, alta kopurua dago; azken orduetan, bost alta eman dituzte Zumarragako ospitalean, eta aurreneko aldiz, positibo kasuen kopurua berdindu du
Beasain eta Ordizia daude positibo kasu gehien eman dituztenen artean. Beasainen, atzoko dautetatik beste 3 kasu agertu dira. Igoera izan duen beste herria Legazpi da, bi kasu berrirekin. Zumarragako ospitalean, 13 lagun daude ingresatuta Covid-19 gaitzagatik. Albiste txar bat ere izanda gaur, Legorretako Udalak, koronabirusak jota zegoen herritar baten heriotzaren berri eman baitu.
Gipuzkoa mailan ere goraka jarraitzen dute koronabirus kasuek, nahiz eta igoera hori apaltzen ari dela dirudien. Guztira 4.736 test edo azterketa egin dituzte orain arte lurraldean, eta 1.206 positibo kasu atzeman dituzte –lautatik batek eman du positibo–. EAE mailan berriz, 6.838 dira positibo kasuak guztira.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
- Beasain ………………… 17 (+3)
- Ordizia …………………. 16 (=)
- Zumarraga ………….… 13 (=)
- Legazpi……….…………. 8 (+2)
- Urretxu……..…………… 6 (=)
- Legorreta……………….. 5 (=)
- Zegama………………….. 5 (=)
- Lazkao…………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Ataun ……………………. 1 (=)
- Gaintza …………………. 1 (=)
- Idiazabal ……………..… 1 (=)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Segura …………………… 1 (=)
AGIRIA. Osasun sailaren txosten osoa. 2020-03-31
Goierriko positibo kasuen garapena, herriz herri: