Aurtengoaren faltan, iazkoa gogoan
Aurten ez da Zegama-Aizkorri mendi maratoirik egingo. Hala jakinarazi zuen atzo antolakuntzak. Korrikalari nahiz zaleek, 2021era arte itxaron beharko dute, iazkoak bezalako irudiak ikusteko.
Atzo jakin zenez, 2020an ez da Zegama-Aizkorri mendi maratoia egingo. XIX. edizioa izan behar zuen aurtengoak, eta izen-emateak eta dortsalen zozketak eginda zeuden dagoeneko. Baina beste ekitaldi askorekin gertatu den bezala, antolakuntza taldeak eta Salomonek, proba bertan behera uztea erabaki dute. 2021era arte itxaron beharko dute korrikalariek nahiz zaleek, iazkoak bezalako irudiak ikusteko. Hona hemen 2019ko edizioak eman zuenaren laburpena, iruditan: