Emakumeak zaurgarriago
Elhuyar Fundazioak eskainitako 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortaren laugarren atalean, koronabirusak emakumeen artean duen eragina landu dute, haiek baitira osasungintzako langileen gehiengoa, baita zaintza lanak egiten dituztenak ere.
Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du. Laugarren atalean, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak koronabirusaren eta genero-bereizketen inguruko gogoeta egin du.
Txinako datuetan ikusi zuten gizonei gehiago eta larriago eragin ziela koronabirusak. Horren atzean sexu -eta genero- arrazoiak daude (immunitate-sistemaren diferentziak eta tabakismoa). Alabaina, genero-bereizketak emakumeak zaurgarriagoak egiten dituela ohartarazi dute: osasun-langile gehienak emakumeak dira, eta haien gain geratzen dira zaintza-lanak.