Larunbatean azoka egingo dute Zumarragan
Zumarragako Udalak eutsi egingo dio larunbateko azokari. Segurtasun neurri zorrotzak hartuko dituzte, eta 65 urtetik gorakoek edo arrisku taldeetan daudenek ezin izango dute joan.
Aurreko ostiralean erabaki zuten bezala, larunbatean ere baserritarren azoka egingo dute Zumarragan. Goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara, ohiko tokian. Postuak itxitako gunean jarriko dituzte «segurtasun neurriak bermatzeko». Aurretik, desinfekzio lanak egingo dituzte. 65 urte edo arrisku bereziko taldeetan dauden pertsonak ezingo dute saltzera edo erostera joan. Saltzaileek eskularruak erabiliko dituzte derrigorrez eta erosketa bakoitzean eskuak desinfektatuko dituzte.