Santikutz jaiak irailera atzeratu dituzte
Legazpiarrek Agorreko Santikutz jaietan ospatuko dituzte festa nagusiak.
Legazpiko Udalak atzeratu egin dutu Santikutz jaiak, eta Agorreko Santikutzetan ospatuko dituzte aurtengoan festak. Irailaren 13ko asteburuan, zehazki. Legazpiko Gazte Asanbladak ere atzo iragarri zuen txosnagunerik ez dela izango maiatzean, eta ikusteko dago irailean zer antolatuko duten.
Maiatzaren 4ko jaieguna irailaren 14ra lekualdatu dute. Aurten maiatzaren 3a igandea zenez, jaieguna astelehenera pasa zuten, baina alarma egoeraren erruz festak ezin direnez ospatu, hau ere atzeratu egin dute.