Zegama-Aizkorrik zuzeneko emanaldia antolatu du biharko
Zegama-Aizkorri probaren antolakuntzak zuzeneko saioa egingo du bihar, lasterketa bertan behera utzi izanak sortu dituen zalantzak argitzeko.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia bertan behera gelditu eta gero, antolakuntzak zuzeneko emanaldi bat antolatu du biharko. Saio horren helburua, partehartzaileek nahiz zaleek izan ditzaketen zalantzak argitzea izango da. Emisioan, Alberto Aierbe probaren zuzendariaz gain, Depa aurkezleak, eta Maite Maiora eta Aritz Egea korrikalariek parte hartuko dute.
Saioa ostiral arratsaldeko 19:30ean eskainiko dute, zuzenean, Zegama-Aizkorriren youtubeko kanalean.