Erabateko konfinamendua
Elhuyar Fundazioak eskainitako 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortaren bosgarren atalean, konfinamenduaren, bakartzearen eta berrogeialdiaren arteko ezberdintasunak azaldu ditu.
Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du. Bosgarren atalean, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak koronabirusaren eta erabateko konfinamenduaren inguruko gogoeta egin du. Izan ere, asko dira erabateko konfinamendua eskatzen ari direnak, tartean zientzialari asko, neurri eraginkorrena delakoan. Baina, zertan bereizten dira konfinamendua, bakartzea eta berrogeialdia?