Goierrin 8 positibo berri agertu dira, eta hiru alta eman dituzte ospitalean
Koronabirusak jotakoak 97 dira guztira eskualdean; horietatik erdiak, Beasainen eta Ordizian daude. Zumarragako ospitalean 16 lagun daude ingresatuta, eta hiru alta eman dituzte azken orduetan.
Osasun Sailak gaur emandako azken datuen arabera, beste 8 positibo kasu daude Goierrin. Ordizian (3), Beasainen (2), Legazpin (2) eta Urretxun (1) agertu dira azkenak; Lazkaon berriz, azken informean baino kasu bat gutxiago kontabilizatu dute. Guztira 97 lirateke, horrenbestez, eskualdean positibo emandakoak.
Beasainek eta Ordiziak pilatzen dituzte kasurik gehienak, 25 eta 22 positiborekin; Zumarragan 15 daude, Legazpin 10 eta Urretxun 8. Zumarragako ospitalean, 16 lagun daude ingresatuta Covid-19 gaitzagatik, eta 3 alta eman dituzte atzotik.
Gipuzkoa mailan ere goraka jarraitzen dute koronabirus kasuek, nahiz eta igoera hori apaltzen ari dela dirudien. Guztira 5.317 test edo azterketa egin dituzte orain arte lurraldean, eta 1.356 positibo kasu atzeman dituzte. EAE mailan berriz, 7.827 dira positibo kasuak guztira.
Positibo emandakoen kopurua, herriz herri:
- Beasain ………………… 25 (+2)
- Ordizia …………………. 22 (+3)
- Zumarraga ………….… 15 (=)
- Legazpi……….…………. 10 (+2)
- Urretxu……..…………… 8 (+1)
- Legorreta……………….. 5 (=)
- Zegama………………….. 5 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Ataun ……………………. 1 (=)
- Gaintza …………………. 1 (=)
- Idiazabal ……………..… 1 (=)
- Lazkao…………………… 1 (-1)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Segura …………………… 1 (=)
AGIRIA. Osasun sailaren txosten osoa. 2020-04-02