Ordiziako San Jose egoitzako bi egoiliar hil dira koronabirusak jota
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, zortzi lagun hil dira azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Ordiziako San Jose egoitzako bi egoiliar hil dira gaur koronabirusaren ondorioz. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du albistea prentsa ohar bidez.
Gipuzkoako adinekoen 65 egoitzetan jasotako azken datuen oinarrituta, aldundiak jakinarazi du zortzi lagun hil direla azken orduetan, eta 16k eman dutela positibo. Gipuzkoako egoitza sarean guztira 5.425 pertsona artatzen dira eta orain arte 26 hil dira guztira eta 143k eman dute positibo Covid-19an.