Asteburuko herri-ekimenak iruditan
Asteburuak joan eta asteburuak etorri, denbora arinago pasatzeko ideiak hazten joan dira. Beste behin, Goierriko herri gehienetan balkoiak musikaz apaindu dira. Zumarragako Irrintzi dantza taldekoek pijama-galtzen gainetik alpargatak jantzi eta bideoklip bat sortu dute. Legazpin berriz, Isil-isilik abesti herrikoia ereserki bilakatu da dagoeneko. Lazkaoko San Inazio kalean, berriz, egunero entzun daiteke txistua bizilagunen txaloez lagundurik. Eta Ordizian Takolo Pirritx eta Porrotxen abesti ezagunetariko batekin astindu dituzte zapi zuriak. Auzoko txikiak eta ez hain txikiak pozteko ahaleginak egiten dituenak ere ikusi ditugu.