Hiru aste bete ditugu konfinaturik
Alarma egoeraren 4. astean murgilduko gara bihartik aurrera. Jakina den moduan, errepideak eta kaleak hutsik daude eta kaleko isiltasuna 20:00etako txaloek bakarrik hausten dute. Gaur arratsaldean eguraldi bikainaz gozatu ahal izan dute balkoira gerturatu diren beasaindar zein lazkaotarrek eta horrek eragiten duen pozaren erakusle dira hurrengo argazkiak. Beasaingo Iturralde plazan, ohitura bilakatu da txalo egin ondoren dantzan hastea.