#LegorretarrokSarean ekimena abian da
Konfinamendu egoera honetan, Legorretako Udalak herritarren sormena biltzeko gune bat proposatu du. Legorreta.eus atarian topatu daiteke atal berri hau. Burututako edozer igo daiteke sare berri honetara. Besteak beste, marrazkiak, eskulanak, argazkiak… Beti ere PDF formatuan.
Hainbat ideia polit sortu direla ikusita, horiek denak biltzea komeni dela ondorioztatu du udalak. Adibidez, Jenny Aredak eta Aitor Castillak ipuin bat sortzen dute egunero ilustrazio eta guzti. Odei Lopezek, berriz, bertsotan ibiltzen da. Gainera, kirola egiteko kanala ere sortu du.