Ormaiztegiarrak reggae estilora dantzan
Ormaiztegiarrek ondo dakite larunbata izateak zer dakarren. Konfinamendua hasi zenetik, asteburuak alaitzeko ahaleginak egiten dabiltz, eta baita lortu ere. Atzo, San Andres auzoko Keif abeslariak hartu zuen kalea girotzeko ardura. Keif ezizenaren atzean, Kevin Magallanes ormaiztegiarra entzun dezakegu, Ziribulio Sound System kolektiboko kidea ere dena.
Auzoan reggae musika entzuteko helburuarekin eginiko saioa izan zen atzokoa. Bere ohiko abestiak egon ziren entzungai: Ziribulio Sound Systemekoak zein Nikotina taldeak argitaratutako maketako bat edo beste. Pozez gogoratzen du ormaiztegiarrak atzoko arratsaldea: “Jendearen harrera uste baino hobea izan zen, bai dantzan, bai abesten… Gainera bizilagun guztiak mozorrotu ziren auzoko balkoiei beste kolore bat emanez”.