Ramon Elkororen omenez kandelak pizteko deialdia luzatu dute Ormaiztegin
Ormaiztegiko apaiz izandakoaren alde kandelak pizteko deialdia egin diete herritarrei, gaur gauerako.

Ormaiztegi izan zen Ramon Elkoro Gabilondo apaizarentzat azken herria. 1944. urtean jaioa, misio lanetan urte askoz ibilitako gizona, koronabirus gaitzak jota zendu da. Hori dela eta, gaueko 21:00etan kandelak pizteko proposamena egin dute hainbat herritarrek. Ramon Elkorok merezi duen agurra izateko helburuarekin zabaldu dute mezua.