Zaldibiarrak etxerik etxe oihuka, 262 osatu arte
Xume hasitako #Inbuia ekimenak 262 herritar bildu ditu azkenean. 262 zaldibiarrek beste horrenbeste herritarren izenak oihukatu dituzte etxeko balkoi edo leihotik, albiste barruan duzuen bideoan ikusten daitekeen moduan.
Kaleak hutsik daudela eta balkoi eta leihoak herritarren topaketa bihurtu direla ez da kontu berria honezkero. Egoera horrek irudimena lantzea eta komunitate izatea indartzea ekarri duela nabaria da, eta horren adibideetako bat atzo gauean zaldibia.org atarian zabaldu zuten bideoa. 262 herritar ageri dira, etxerik etxe, beste horrenbeste herritarren izenak oihukatzen, #inbuia ekimenaren barruan.