Lau dira Arangoitin koronabirusak jota hildakoak
Bi pertsona gehiago hil dira asteburuan, eta jada lau dira koronabirusarekin hildako Arangoitiko egoiliarrak. Langileen artean ere, lau kasu atzeman dituzte.
86 eta 88 urteko bi lagun hil dira asteburuan koronabirusarekin. Biak Arangoiti egoitzako egoiliarrak ziren, eta jada lau dira bertako hildakoak. Zaharren egoitzan beste sei positibo atzeman dituzte, eta horietatik bi Donostian daude zaintzapean. Gainerakoak egoitzan bertan daude isolatuta.
Langileei dagokionez, lau kasu atzeman zituzten. Halere, bik hobera egin dute eta laster lanera itzultzeko moduan izango dira.
Beasaingo udalak 21:00etan kandelak piztera deitu ditu herritarrak hildakoak oroitzeko. Era berean, Arangoitiko bisita erregimenak itxita jarraitzen duela gogorarazi dute alarma egoerak indarrean dirauen bitartean.
Kandela piztea
Aurreko bi heriotza kasuetan bezala, gaur, 21:00etan, kandela pizte herrikoia egingo dute Beasainen.