Asier de la Iglesiari gaur egin diote koronabirusaren proba, egiten ez ziotela salatu ondoren
Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarrak asma eta esklerosi anizkoitza ditu eta koronabirusa duela uste du. Sare sozialetan Osakidetzak iragarritako arreta telefonoa hartu zionak proba okerrago jartzen bazen bakarrik egingo ziotela esan ziola salatu zuen. Ez zion anbulatoriora deitu behar zuela argitu. Azkenean, proba gaur bertan egin diote eta emaitza iluntean edo bihar goizean jasoko du.