Pandemiaren metaforak
Elhuyar Fundazioak eskainitako 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortaren seigarren atalean, gerra-hizkera erabiltzeak dituen arriskuez ohartarazi dute.
Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du. Seigarren atalean, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak, koronabirusaz hitz egiterakoan hizkera belizista erabiltzeak duen arriskuaz hitz egin du: “Gerra-hizkera erabat zabaldu da COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?”