Beste bi positibo kasu agertu dira, baina apaltzen ari da kasu berrien igoera
Osasun Sailaren datuen arabera, beste bi kasu berri agertu dira Goierrin, eta 117 kasu dira guztira. Zumarragako ospitalean 19 lagunek jarraitzen dute ingresatuta.
Azken bi egunetako datuak ikusita, koronabirus kasu berrien igoera apaltzen ari dela esan liteke. Goierri mailan beste bi positibo atzeman dituzte azken orduetan, biak ere, Ordizian. Osasun Sailak emandako datuen arabera, guztira 117 lirateke koronabirusaren probetan positibo emandakoak. Zumarragako ospitalean, 19 lagunek jarraitzen dute Covid-19arengatik ingresatuta, kasu larririk ez badago ere. Azken bi egunetan ez da alta berririk izan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 211 positibo kasu gehiago atzeman dituzte azkeneko 24 orduetan. Hori horrela, guztira 9.021 dira koronabirusak eragindako kaltetuak EAEn; Gipuzkoan berriz, 1.560 dira, atzotik 28 positibo gehiago. Hauek dira Goierriko datuak, herriz herri:
- Ordizia …………………. 29 (+2)
- Beasain ………………… 26 (=)
- Zumarraga ………….… 20 (=)
- Legazpi……….…………. 13 (=)
- Urretxu……..…………… 8 (=)
- Legorreta……………….. 5 (=)
- Zegama………………….. 5 (=)
- Idiazabal ……………..… 2 (=)
- Lazkao…………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Ataun ……………………. 1 (=)
- Gaintza …………………. 1 (=)
- Itsasondo….……………. 1 (=)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Segura …………………… 1 (=)
- Zaldibia ………………… 1 (=)
- GOIERRI…………….. 117 (+2)
AGIRIA: Osasun sailaren txostena (2020-04-06)