Beste hiru lagun hil dira koronabirusagatik
Ordiziako San Josen bi lagun hil dira eta Arangoitin bat. Guztira 12 adineko hil dira Goierrin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eman berri dituen arabera, beste hiru lagun gehiago hil dira azken orduetan Goierrin COVID-19 birusarekin: bi Ordiziako San Jose adinekoen egoitzan eta bat Beasaingo Arangoiti egoitzan.
Azkeneko heriotza horiek kontuan hartuta, Goierrin guztira 12 lagun hil dira: Beasaingo Arangoitin sei egoiliar, Ordiziako San Josen bost eta Legorretan bat.