Birusaren mutazioak
Elhuyar Fundazioak eskainitako 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortaren zazpigarren atalean, Covid-19 birusak izan ditzakeen mutazioez hitz egin dute.

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du. Seigarren atalean, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak, Covid-19 birusak izan ditzakeen mutazioen inguruan hitz egin du. “Birusek mutatu egiten dute, eta hor dago aurre egiteko zailtasunetako bat. Gripearen aldean, koronabirusek gutxiago mutatzen dute, baita COVID-19ak ere, baina beste birus batzuek baino gehiago”.