Asier de la Iglesia ingresatu egin dute azkenean
Koronabirusaren proba atzo egin zioten, eta negatibo eman badu ere, sukarra eta eztula zituela ikusita, ingresatu egin dute.
Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarrak asma eta esklerosi anizkoitza ditu eta koronabirusa duela uste zuen. Proba atzo egin zuen eta negatibo eman zuen. Sukarra eta eztula dituenez, ospitalera bidali dute eta plakak egin dizkiote. Azkenean negatiboa faltsua zela ondorioztatu dute eta ingresatu egin dute. De la Iglesiak mezu bat idatzi du sare sozialetan, osasun arloko langileei eskerrak emanez eta azkar sendatzea espero duela esanez.