Beste sei positibo kasu atzeman dituzte Goierrin, 123 denera
Beasainen, Ataunen, Legazpin eta Mutiloan agertu dira azken positibo kasuak. Zumarragako ospitalean 17 lagun daude Covid-19agatik ingresatuta, eta 3 alta eman dituzte.
Egunotan datu berrien kopurua apaldu bada ere, positibo kopuruek beste koska bat egin dute gora gaur, sei kasu berrirekin. Osasun Sailaren txostenaren arabera, 123 dira denera Goierrin positibo emandakoak. Kasurik berrienak Beasainen (2), Ataunen (2), Legazpin (1) eta Mutiloan (1) atzeman dituzte. Zumarragako ospitalean, 17 lagunek daude Covid-19arengatik ingresatuta, kasu larririk ez badago ere. Azken orduetan hiru alta eman dituzte.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 211 positibo kasu gehiago atzeman dituzte azkeneko 24 orduetan. Hori horrela, guztira 9.452 dira koronabirusak eragindako kaltetuak EAEn; Gipuzkoan berriz, 1.678 dira, atzotik 118 positibo gehiago. Hauek dira Goierriko datuak, herriz herri:
- Ordizia …………………. 29 (=)
- Beasain ………………… 28 (+2)
- Zumarraga ………….… 20 (=)
- Legazpi……….…………. 14 (+1)
- Urretxu……..…………… 8 (=)
- Legorreta……………….. 5 (=)
- Zegama………………….. 5 (=)
- Ataun ……………………. 3 (+2)
- Idiazabal ……………..… 2 (=)
- Lazkao…………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Gaintza …………………. 1 (=)
- Itsasondo….……………. 1 (=)
- Mutiloa ………………….. 1 (+1)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Segura …………………… 1 (=)
- Zaldibia ………………… 1 (=)
- GOIERRI…………….. 123 (+6)
AGIRIA: Osasun sailaren txostena (2020-04-07)