Idiazabalgo gaztagileak, etxerako gutiziak egiten
Idiazabalgo hiru gaztandegik etxeraino eramango dituzte beraien gaztak aste santuko egunetan.
Koronabirusari eta itxialdiari aurre egiteko modu berrien bila ari dira ekoizleak, eta Idiazabalgo gaztagileek ere, bilatu dute beraien produktua bezeroei helarazteko modua. Izan ere, Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez, herriko hiru ekoizlek haien gaztak etxeraino eramango dituzte. Telefonoz deitu behar da enkargua emateko:
- J. Aranburu elkartea (Ondramuino baserria). Telefonoa: 649 65 59 62 / 628 15 11 25
- GoiBuru (Bikuña, 10). Telefonoa:
943 18 74 27 / 640 38 73 80 - Nieves Mujika (Gaztañaditxulo baserria). Telefonoa: 628 607 634 / 618 72 14 73