Legorretako festen antolaketa lanak ere, bertan behera
Legorretako Udalak bertan behera utzi ditu Azintzio jaiak antolatzeko lanak. Koronabirusaren "bilakaera ikusita eta aztertuta" hartuko dituzte hurrengo erabakiak, baina momentuz "arduraz jokatzea" tokatzen dela diote.
Legorretako Udalak duela minutu gutxi jakinarazi du albistea; Azintzio jaien antolaketa lanak bertan behera gelditu dira. Koronabirusak eragindako egoerak jaien antolaketan ere eragina izan duela diote, eta oraingoz bertan behera utzi dituztela. Aurrerago, eta “COVID-19aren bilakaera ikusita eta aztertuta” hartuko dituzte aurtengo jaien inguruko erabaki gehiago.
Udalaren “lehentasuna eta esfortzua koronabirusak eragindako egoerari aurre” egiteko lana izaten ari da azken asteotan, eta udal ordezkarien eta udal jardunaren “COVID-19aren inguruko erabaki eta hartzeak” du lehentasuna. Hala, “herritar ororen osasuna eta segurtasuna bermatzea eta birusaren hedapena mugatzea” jarri dute beste ezeren gainetik.
Udalaren arabera “legorretarrok gogoz ospatzen ditugu gure herriko jaiak, eta ziru gaude aurrerago (modu batean edo bestean) ospatuko ditugula”. Momentuz, ordea, “arduraz jokatzea” tokatzen dela gogorarazi dute.