Zumarragako Argixao egoitzako egoiliar bat hil da koronabirusak jota
Zumarragako Argixao adinekoen egoitzako egoiliar bat koronabirusak jota hil da. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du albistea prentsa ohar bidez. Gipuzkoako adinekoen 65 egoitzetan bost lagun hil dira azken orduetan, eta 61ek eman dute positibo. Gipuzkoako egoitza sarean guztira 5.425 pertsona artatzen dira eta orain arte 51 hil dira guztira eta 279k eman dute positibo Covid-19an.