Tratamenduak proban
Elhuyar Fundazioak eskainitako 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortaren zortzigarren atalean, birusari aurre egiteko erabiltzen ari diren tratamenduak izan dituzte aztergai.

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du. Zortzigarren atalean, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak, Covid-19 birusari aurre egiteko erabiltzen ari diren tratamenduak aztertu ditu. “Birusei aurrei egiteko antibiralak erabiltzen dira. Beste birus batzuen aurrean erabilitako botikekin egiten ari dira proba-klinikoak mundu osoan, zerotik hastea baino errazagoa baita lehendik probatutako botikekin saiakerak egitea”.