39 koronabirus kasu gehiago kontatu dituzte azken 24 orduetan Goierrin, guztira 161 dira
Ordizian 22 kasu gehiago atzeman dituzte eta Zumarragan 6 gehiago. Zumarragako ospitalean 18 lagun daude ingresatuta.
Gora eta gora doaz koronabirusak kutsatutako lagunen zerrenda Goierrin. Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, atzo 39 kasu gehiago kontatu kontatu zituzten Goierrin. Dagoeneko 161 dira COVID-19 gaitzak kutsatutako goierritarrak.
Kasurik gehienak Ordizian igo dira, 22. Zumarragan 6 gehiago, Beasainen 2, Legazpin 3, Urretxun 2, eta Zegaman, Lazkaon, Mutiloan eta Zaldibian bana. Zumarragako ospitalean 18 lagun daude ingresatuta.
Gipuzkoan, 78 positibo kasu gehiago atzeman dituzte azkeneko 24 orduetan, guztira 1.756 dira kutsatutakoak. Araban, berriz, 2.868 eta Bizkaian 5.182. Hildakoak 689 dira; Goierrin 13.
Osakidetzaren esanetan, “ahalegin handia egiten jarraitzen dugu detekzio goiztiarrean: guztira 26.204 test egin dira, 1.780 atzo bakarrik, eta horietatik %21ek eman zuen positibo”.
Hauek dira Goierriko datuak, herriz herri:
- Ordizia …………………. 51 (+22)
- Beasain ………………… 30 (+2)
- Zumarraga ………….… 26 (+6)
- Legazpi……….…………. 17 (+3)
- Urretxu……..…………… 10 (+2)
- Zegama………………….. 6 (+1)
- Legorreta……………….. 5 (=)
- Ataun ……………………. 3 (=)
- Lazkao…………………… 3 (+1)
- Idiazabal ……………..… 2 (=)
- Mutiloa ………………….. 2 (+1)
- Zaldibia ………………… 2 (+1)
- Arama …………………… 1 (=)
- Itsasondo….……………. 1 (=)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Segura …………………… 1 (=)
- GOIERRI…………….. 161 (+39)