Beste bi egoiliar hil dira Ordiziako San Jose egoitzan
Dagoeneko zazpi adineko hil dira Ordiziako egoitzan. Datu ofizialen arabera, Goierrin guztira 15 lagunen heriotza izan da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eman berri dituen arabera, azken orduetan beste bi adineko pertsona hil dira Ordiziako San Jose egoitzan. Guztira, 7 lagun dira bertan hildakoak.
Azkeneko bi heriotza horiek gehituta, Goierrin dagoeneko 15 adineko pertsona hil dira: Ordiziako San Jose egoitzan 7, Beasaingo Arangoitin 6, Zumarragako Argixaon 1 eta Legorretan beste bat.
161 goierritar daude koronabirusak kutsatuta. Horietatik 18 daude Zumarragako ospitalean.