Sukarra, adierazle
Elhuyar Fundazioak eskainitako 'Covid 19aren izurria argitzen' bideo sortaren bederatzigarren eta azken atalean, koronabirusaren sintomak eta hauen fidagarritasuna izan dute aztergai.

Elhuyar Zientziako lantaldeak koronabirusaren inguruko argibideak emateko bederatzi bideo-pilulako sorta bat prestatu du. Bederatzigarren eta azken atalean, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko kideak, Covid-19 birusaren sintomen inguruan hitz egin du. “Sukarra da, arnasa hartzearekin eta eztularekin batera sintomarik adierazgarriena COVID-19an. Baina zenbateraino da adierazgarria sukarra?”.