Beasaindarrek Roberto Turrientes omenduko dute gaueko 21:00etan
Albiste txar batekin esnatu dira Beasaingo Kirol Elkarteko jarraitzaileak atzo zendu baizen Roberto Turrientes, Beasaingo Kirol Elkarteko futbol jokalaria eta kapitaina izandakoa. Beti zuzendaritzari laguntzen aritzen zen Turrientes. Hori dela eta, BKEko zuzendaritzak omenaldi modura suziriak botako ditu iluntzeko 21:00etan. Gainera, babesa erakusteko asmoz, Beasaingo Kirol Elkarteko jokalari, entrenatzaile eta laguntzaile guztiei krespoi beltz batekin jositako kamisetak balkoietan zintzilikatzeko eskatu zaie.