Alarma egoera hasi zenetik "asterik gogorrena" izan dela azaldu du Ordiziako Udalak, eta herritarrei dei egin die 21:00etan kandelak jarri eta txalo egiteko.
Angel Oiarbide (1974, Urretxu) Aberri Eguna etxetik ospatzeko deialdia egin duen sustatzaileetako bat da. Gure Esku Dago ekimenean ibili da denbora luzez, orain Idiazabalen bizi da eta eraikuntzan dabil lanean.
Euskal Herria Bateraren deialdiarekin bat eginez Urretxuko eta Zumarragako herritarrek ikurrinak eseki dituzte etxeko balkoietan. 12:30etan, irratia lagun, minutu bateko isilunea gorde eta Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak abestu dituzte.
Euskal Herria Bateraren deialdiarekin bat eginez herritar askok eseki dituzte ikurrinak etxeko balkoietan. 12:30etan, irratia lagun, minutu bateko isilunea gorde eta Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak abestu dituzte.
Goierriko herrietan 21 koronabirus positibo kasu gehiago atzeman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak azken 24 orduetan. Igoerarik nabarmenena Zumarragan izan da, 11 gehiagorekin.
Krisialdi garaian Urretxuko bizilagunen bizipenak jasotzen dituen podcasta jarri dute abian. Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak zuzenduko du, eta aurkezle lanak Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza programako dinamizatzailea eta kazetaria den Mónica Leivak egingo ditu.
Etxeko jakiak etxeraino eramatea, horixe izan zen Maite Garmendiaren asmoa Maitte janari prestatuen proiektua sortzerakoan. Orain, etxean egiteko moduko errezeta goxo hau proposatu du.