Gora egin du berriz positiboen kopuruak
Goierriko herrietan 21 koronabirus positibo kasu gehiago atzeman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak azken 24 orduetan. Igoerarik nabarmenena Zumarragan izan da, 11 gehiagorekin.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, Goierrin 193 pertsona daude Covid-19 gaitzaz kutsaturik, atzo baino 21 gehiago. Zumarragan eman da igoerarik nabarmenena, 11 positibo kasurekin. Ordizian beste lau atzeman dituzte, Urretxun hiru gehiago, eta Beasainen, Lazkaon eta Mutiloan bana gehiago.
Zumarragako ospitalean 13 pertsona daude ospitaleratuak koronabirusak jota, eta atzo sendagiria eman zioten eri bati.
Euskal Autonomia Erkidegoan 10.772 atzeman dituzte osasun krisia hasi zenetik, horietatik 1.955 Gipuzkoan. Azken 24 orduetan 1.464 test egin dituzte Gipuzkoan: 247k positibo eman dute, 1.217k ez. EAEn 804 herritar hil dira koronabirusak jota.
Hauek dira Goierriko datuak, herriz herri:
- Ordizia …………………. 57 (+4)
- Zumarraga ………….… 41 (+11)
- Beasain ………………… 33 (+1)
- Legazpi……….…………. 17 (=)
- Urretxu……..…………… 14 (+3)
- Zegama………………….. 6 (=)
- Legorreta……………….. 6 (=)
- Lazkao…………………… 5 (+1)
- Ataun ……………………. 3 (=)
- Mutiloa……………………3 (+1)
- Idiazabal ……………..… 2 (=)
- Zaldibia ………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Itsasondo….……………. 1 (=)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Segura …………………… 1 (=)
- GUZTIRA: ……………..193 (+21)