Euskal Herria Batera ekimenarekin bat egin dute herritarrek
Euskal Herria Bateraren deialdiarekin bat eginez Urretxuko eta Zumarragako herritarrek ikurrinak eseki dituzte etxeko balkoietan. 12:30etan, irratia lagun, minutu bateko isilunea gorde eta Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak abestu dituzte.
Aberri Eguna balkoietatik ospatzeko deialdia zabaldu zuen Euskal Herria Batera elkarteak eta herriarrek ikurrinak eta Nafarroako banderak esekiz erantzun dute.
Deialdia luzatu zutenek egin dute Aberri Egun bereziaren lehen balorazioa: “Euskal Herrian ere posible da bateratasuna. Aski izan da herritar talde txiki batek aukera eskaintzea, Euskal Herri osoan milaka herritarrek batera keinu bat egiteko. Mila esker bateratu zareten guztioi. Gora Euskal Herri burujabea!”.
Etorkizuneko erronkei begira, Euskal Herria Batera ekimenak lankidetza aldarrikatu du, “erakunde, eragile eta herritarron artean, bakoitzak bere ahotsari uko egin gabe gai izan gaitezen batera jarduteko”.
Urretxu eta Zumarragako auzokideek bideo bidez egin dute bat deialdiarekin: