Berrehun kasuen muga gainditu du Goierrik, 9 kasu berri atzeman eta gero
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste bederatzi positibo kasuren berri eman du Goierrin. Zumarragan, Ordizian, Beasainen eta Lazkaon atzeman dituzte. Eskualdean 14 lagun daude ospitaleratuta eta azken 24 orduetan ez da alta berririk izan.
Koronabirusak kutsatutako herritarrek kopuruak gora egiten jarraitzen du, igoera hori apaltzen ari bada ere. Goierrin beste bederatzi kasu berri atzeman dituzte, eta dagoeneko berrehun kasuen muga gainditu du eskualdeak, 202 positiborekin. Atzoko datuen bidetik, Zumarraga da kasu berri gehien (4) agertu diren herria, baina Ordiziak du oraindik ere kopururik altuena (60 denera, 3 kasu berrirekin). Beasainen eta Lazkaon ere beste kasu bana atzeman dute.
Zumarragako ospitalean 14 lagun daude koronabirusagatik ospitaleratuta, eta azken 24 orduetan ez dute sendagiri berririk eman.
Euskal Autonomia Erkidegoan 11.018 kasu atzeman dituzte osasun krisia hasi zenetik; Gipuzkoan ere bi milako muga gainditu dute, 2.051 kasurekin. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 831 lagun hil dira koronabirusak jota; sendatu direnak, berriz, 1.209 dira.
Hauek dira Goierriko datuak, herriz herri:
- Ordizia …………………. 60 (+3)
- Zumarraga ………….… 45 (+4)
- Beasain ………………… 34 (+1)
- Legazpi .…….…………. 17 (=)
- Urretxu .…..…………… 14 (=)
- Lazkao …………………… 6 (+1)
- Legorreta ……..……….. 6 (=)
- Zegama …..…………….. 6 (=)
- Ataun ……………………. 3 (=)
- Mutiloa …………………..3 (=)
- Idiazabal ……………..… 2 (=)
- Zaldibia ………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Itsasondo ………………. 1 (=)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Segura …………………… 1 (=)
- GUZTIRA: ……………. 202 (+9)
AGIRIA: Osasun sailaren txostena (2020-04-12)