Ordiziako San Jose egoitzako bi egoiliar eta Zumarragako Argixao egoitzako beste bi hil dira azken 24 orduetan. Gipuzkoako erresidentzietan 300 kasu atzeman dituzte dagoeneko.
Adinekoen egoitzetako " langileen osasuna, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea" babesteko eskatu du ELA sindikatuak, auzitegian hiru salaketa aurkeztuta. Egoitzak kudeatzen dituzten enpresentzat isunak eskatu ditu.
Pazko astelehenarekin batera ospatu ohi dute Saturdi auzoko festa. Gaurkoa zuten eguna, baina beste gauza asko bezala, bertan behera gelditu da festa hori ere, koronabirusa dela eta. “Pena handia” hartu duela dio Jose Luis Etxeberria 'Xapre' auzotarrak, baina “etsi etsian” aurrera egin behar dela. Auzoa herritik aparte dago eta baserri ingurutik atera gabe bada ere, “lasai” daudela dio.
Hogeita zazpi urtez herritik kanpo ibili zen, eta Urugain eta Baionan bizi izan zen hainbat urtez, Ordiziara itzuli aurretik. Azken urteak San Jose egoitzan pasa ditu.
Ziribulio Sound System kolektiboko bi kidek emanaldi berezia egin dute etxeko balkoitik, itxialdiko egunak eta auzotarrak animatzeko.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste bederatzi positibo kasuren berri eman du Goierrin. Zumarragan, Ordizian, Beasainen eta Lazkaon atzeman dituzte. Eskualdean 14 lagun daude ospitaleratuta eta azken 24 orduetan ez da alta berririk izan.
Aberri Eguneko deialdiari erantzunez, Legazpiko etxe askotan ikusi ahal izan dira ikurrinak, leiho eta balkoietan zintzilikatuta.
Oinarrizkoak ez diren aktibitateak geldiarazteko agindua altxatu eta gero, hainbat lantegitan lanean hasiko dira egunotan, bi asteko etenaldiaren ondoren. Sindikatuek eta hainbat adituk, ordea, horrek lekarkeen arriskuaz ohartarazi dute.
Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarrari alta eman diote eta etxean da jada
Miriam Gorostidi ingeniari biomediku zumarragarra Ugandara joan zen kooperante gisa, etxera itzuli behar izan zen eta koronabirusa ikertu behar du
Unai eta Eñaut Agirre bertsolariek Zaldibiako baserri batean kantatutako bertso zaharrek sona handia hartu zuten bere garaian. Bertso zaharrak dira, baina xarma berezia mantentzen dute oraindik.
Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak garaiko produktuekin egiten du lan, eta bertako osagaiekin egindako errezeta eder hau dakar: