Ziribulio Sound System balkoitik
Ziribulio Sound System kolektiboko bi kidek emanaldi berezia egin dute etxeko balkoitik, itxialdiko egunak eta auzotarrak animatzeko.
Azken egunetan ez dute aspertzeko betarik izan Ormaiztegiko Berjaldegi auzoan. Pintxopotea, musika saioak, prozesio berezia, Aberri Eguneko ekitaldiak… denetarik antolatu dute. Ziribulio Sound System kolektiboko kideak ere ari dira itxialdi garaian bere aletxoa jartzen. Joan den astean Kevin Magallanesek bakarkako saioa egin zuen, eta emanaldi hark auzotarren artean izandako harrera ona ikusita, bigarren saio bat egin dute igande honetan, baina oraingoan binaka, Aitzol Kallejo selektah lanetan jarrita. Bien artean, reggae, rap eta dancehall doinuak uztartuz, saio bizia osatu dute.