Gorantz jarraitzen du positibo kopuruak Goierrin, 232 denera
Zumarragan lau kasu gehiago azaldu dira, Legazpin eta Lazkaon hiruna gehiago, eta bana gehiago Idiazabalen, Zaldibian eta Itsasondon. Ezkio-Itsason –bi udalerriak bat eginda dakartza Osasun sailak– lehen kasua baieztatu dute. Zumarragako Ospitalean 16 herritar daude ingresatuta, eta bi senda-agiri eman dituzte azken 24 orduetan.
Gorantz jarraitzen du Covid-19 gaitzagatik kutsatutako herritarren kopuruak. Azken 24 orduetan 18 kasu gehiago atzeman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak Goierrin, eta 232 dira, iturri ofizialen arabera, positibo eman duten herritarrak.
Igoera aipagarriena Zumarragakoa da, 4 kasu gehiagorekin. Legazpin eta Lazkaon ere hiruna kasu gehiago atzeman dituzte, eta Idiazabalen, Zaldibian eta Itsasondon bana. Ezkio-Itsaso ere agertu da aurreneko aldiz zerrendan, positibo kasu batekin. Osasun sailak ez ditu bereizi bi udalerriak, hortaz ez dago zehazterik nongoa den.
Zumarragako ospitalean 16 lagun daude koronabirusagatik ospitaleratuta, eta azken 24 orduetan bi erik jaso dute sendagiria.
Euskal Autonomia Erkidegoan 33.132 kasu atzeman dituzte krisia hasi zenetik. Gipuzkoan 2.161 kasu daude, atzo baino 75 gehiago. Hildakoak 902 dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, atzo baino 42 gehiago, eta sendatutakoak 1.505 –atzo 1.334 ziren–.
Hauek dira Goierriko datuak, herriz herri:
- Ordizia …………………. 63 (+2)
- Zumarraga ………….… 57 (+4)
- Beasain ………………… 35 (+1)
- Legazpi .…….…………. 20 (+3)
- Urretxu .…..…………… 15 (+1)
- Lazkao …………………… 10 (+3)
- Legorreta ……..……….. 6 (=)
- Zegama …..…………….. 6 (=)
- Ataun ……………………. 3 (=)
- Mutiloa …………………..3 (=)
- Idiazabal ……………..… 3 (+1)
- Zaldibia ………………… 3 (+1)
- Itsasondo………………..2 (+1)
- Segura …………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Ezkio-Itsaso……………..1 (+1)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Ormaiztegi ……………… 1 (+1)
- GUZTIRA: ……………. 232 (+18)