Konfinamendua maiatzaren 10a arte luzatzeko eskaera
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak alarma egoera maiatzaren 10era arte luzatzeko eskatuko dio datorren asteazkenean Espainiako Kongresuari. Hirugarren luzapen izango litzateke.
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek aurreratu zuen joan den astean alarma egoera luzatzeko aukera mahai gainean zegoela, eta atzo gauean jakinarazi zuen beste hamabost eguneko luzapena eskatuko diola Espainiako Diputatuen Kongresuari. Datorren asteazkenean, hilaren 22an, egingo dute bilkura, eta aurrera ateraz gero, maiatzaren 10a arte luzatuko da konfinamendua.