Zegama-Aizkorriren 42 kilometroak 360 gradutan, etxetik mugitu gabe
Google Street View teknologia erabilita, maratoiko ibilbidea grabatu eta elkarbanatu du Salomonek.
Zegama Aizkorri mendi maratoiaren 42 kilometroak egin ahalko dituzte mendizaleek, etxetik mugitu gabe eta 360 gradutan. Google Street View teknologia erabiliz, maratoiko ibilbidea grabatu eta elkarbanatu du Salomonek.
Maiatzaren 24an izan behar zen Zegama Aizkorri mendi maratoia, baina hori ere bertan behera geratu da koronabirusagatik.
Ibilbidea egiteko www.salomonspain.es/zegama-street-view/ webgunean sartu behar dira interesdunak. Bertan proiektuaren inguruko datu gehiago ere ikus daitezke. Korrikalari onenak lau ordu ingurutan egiten ditu 42 kilometroak, baina etxetik minutu gutxitan egin litezke.