Danborrada festen gabezia estaltzeko
Legazpinsortzecovidea.eus atariak balkoitik balkoirako danborrada antolatu du. Entseguak bihar eta apirilaren 28an izango dira, 20:05etan.
Santikutzak atzeratu egin zituzten, baina legazpiarrek festarako gogoa ez dute galdu. Danborrada nola edo hala egin nahi dute eta, horretarako, legazpinsortzecovidea.eus atariaren bidez Mikel Gurrutxagak eta Floren Gutierrezek entseguak deitu dituzte bihar eta hilaren 28an. 20:005etan izango dira, txaloen ostean, eta etxeko edozein tresnak balio duela gogoratu dute antolatzaileek.
Cesar Carvallo eta Ane Garmendia arituko dira zuzendari lanetan. Beraien aginduak ikusteko legazpinsortzecovidea.eus webgunean zuzeneko emankizuna eskainiko dute, eta melodiak ongi entzun daitezen aukera duenak bozgorailuak balkoietara ateratzeko eskatu dute.