Goierritarrak puenting egiten 80ko hamarkadan
Garai batean puenting-a egiteko ohitura handia izan zen Ibarrako zubian. ETBk 80ko hamarkadan grabatutako erreportajean, hainbat goierritar ageri dira salto egiten.
Ibarrako zubia abenturazale ugariren bilgune izan zen duela hamarkada batzuk. Puenting egiteko tokitzat hartu zuten 80ko hamarkadan, harik eta gerora debekatu zuten arte. Hainbat goierritar ibili ziren horretan, ETBk grabatutako bideo zahar honetan ikus daitekeenez. Andu Martinez de Rituertok bere Youtubeko kanalera igotako bideoa da honako hau: