Goierrin bost positibo gehiago atzeman dituzte eta denera 237 dira. Joera orokortua da, Euskal Autonomi Erkidegoan sekula baino test gehiago egin dituztelako eta hamarretik bederatzi negatiboak izan dira.
Goierrin bost postibo berri atzeman dituzte. Azken hamar egunetako gorakadarik txikiena da. Hala, 237 positibo daude eskualde osoan.
Herria: |
Positibo kopurua: |
Aldaketa: |
Goierri |
237 |
+5 |
Ordizia |
63 |
0 |
Zumarraga |
57 |
0 |
Beasain |
35 |
0 |
Legazpi |
21 |
+1 |
Urretxu |
15 |
0 |
Lazkao |
12 |
+2 |
Legorreta |
6 |
0 |
Zegama |
6 |
0 |
Ataun |
4 |
+1 |
Mutiloa |
3 |
0 |
Idiazabal |
3 |
0 |
Zaldibia |
3 |
0 |
Segura |
3 |
+1 |
Itsasondo |
2 |
0 |
Arama |
1 |
0 |
Ezkio eta Itsaso |
1 |
0 |
Olaberria |
1 |
0 |
Ormaiztegi |
1 |
0 |
Lazkaok izan du gorakadarik handiena. Bi kasu berri azaldu dira, eta jada dozena bat gaixo daude. Ataunen, Legazpin eta Seguran gaixo bana atzeman dute osasun zerbitzuek eta, hurrenez hurren, lau, hogeita bat eta hiru gaixo daude herri bakoitzean.
Ordiziak eta Zumarragak jarraitzen dute foku nagusienak izaten. Positiboen erdiak atzeman dira bi herrien artean. Ez da kasualitatea, Goierriko biztanleriaren herena osatzen baitute bi herrien artean. Hala, 10.000 biztanleko positibo tasa ez da beste herri batzuena baina handiagoa: Ordizian 60 positibo daude 10.000 biztanleko, eta Zumarragan 58; Mutiloan, esaterako, 10.000 biztanleko 120 positibo egongo liratezke; Araman, 50; Legorretan, 42; eta Beasainen, 25. Goierriko tasa 34 positibotakoa da.
Goierri mailan ez dago jakiterik zenbat test egin dituzten eta zenbat izan diren positibo, baina Euskal Autonomi Erkidegoko emaitzei erreparatuta positibo berrien apaltzea joera orokortua dela esan daiteke. EAEn ia 3.000 test egin dituzte, inoiz baino gehiago, eta soilik %11k eman du positibo. Egunetik egunera positibo ematen duten testen ehunekoa geroz eta txikiagoa da. Hala, Gipuzkoan 2.230 positibo daude eta Hego Euskal Herrian 17.545.
Osasun zentroen arabera hazkundea handiagoa izan da, zortzi positibotakoa. Egia esan, ohikoak dira desberdintasun txikiak herriz herriko datuen eta anbulategikoen artean. Goierrin bost anbulategi nagusi daude: Beasaingoa, Lazkaokoa, Legazpikoa, Ordiziakoa eta Zumarragakoa. Azken bi hauek dira positibo gehien dituztenak, nahiz eta Zumarragakoan kasu berririk ez den agertu gaurkoan.
Zumarragako ospitaletik ere albiste onak datoz: hamalau gaixo daude ospitaleratuta, eta azken 24 orduetan biri sendagiria eman diote. Gaixoetako bakar bat ere ez dago larri. Kontuan izan behar da Zumarragako ospitaleak Goierri kanpoko herritarrei ere zerbitzua eskaintzen diela.