ETB1eko 'Gailurra' saiokoak, Aizkorrin
ETB1eko 'Gailurra' saiokoak Aizkorrin eta Zegaman egon ziren 2017ko otsailean, Aritz Aduriz futbolariarekin eta Peio Ruiz Cabestany txirrindulari ohiarekin batera

Zegamatik eta Arantzazutik abiatu eta Aizkorriko gailurrerainoko (1.523 metro) bidea egin zuten 2017 hasieran Gailurra telebista saioko kideek. Eguraldia ez zuten lagun izan, baina bai bidelagun onak; izan ere, Aritz Aduriz futbolariarekin eta Peio Ruiz Cabestany txirrindulari ohiarekin batera ibili zen Andoni Aizpuru, eta mendiko eskia ere egin zuten. Irati Andak berriz, Zegama-Aizkorri mendi lasterketako antolatzaileak eta Zegamako hainbat leku ezagutzeko aprobetxatu zuen eguna.