Hamabi positibo berri Goierrin
Goierrin hamabi positibo gehiago atzeman dituzte eta denera 248 dira. Ordiziak eta Zumarragak jarraitzen dute foku nagusiak izaten. Zumarragako ospitalean 13 lagun daude ingresatuta, eta hiru sendagiri eman dituzte.
Goierrin hamabi positibo berri atzeman dituzte. Seguran bezperan baino positibo bat gutxiago dago. Hala, 248 positibo daude eskualde osoan.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 248 | +11 |
Ordizia | 65 | +2 |
Zumarraga | 59 | +2 |
Beasain | 41 | +6 |
Legazpi | 22 | +1 |
Urretxu | 15 | 0 |
Lazkao | 12 | 0 |
Legorreta | 6 | 0 |
Zegama | 6 | 0 |
Ataun | 5 | +1 |
Mutiloa | 3 | 0 |
Idiazabal | 3 | 0 |
Zaldibia | 3 | 0 |
Segura | 2 | -1 |
Itsasondo | 2 | 0 |
Arama | 1 | 0 |
Ezkio eta Itsaso | 1 | 0 |
Olaberria | 1 | 0 |
Ormaiztegi | 1 | 0 |
Beasainek izan du gorakadarik handiena. Sei kasu berri azaldu dira, eta jada 41 gaixo daude. Ordizian eta Zumarragan bina gaixo atzeman dituzte osasun zerbitzuek. Legazpin eta Ataunen bana. Ordiziak eta Zumarragak jarraitzen dute foku nagusienak izaten. Positiboen erdiak atzeman dira bi herrien artean.
Goierri mailan ez dago jakiterik zenbat test egin dituzten eta zenbat izan diren positibo, baina Euskal Autonomi Erkidegoko emaitzei erreparatuta positibo berrien apaltzea joera orokortua dela esan daiteke. EAEn 3.212 test egin dituzte, inoiz baino gehiago, eta soilik %10ek eman du positibo. Egunetik egunera positibo ematen duten testen ehunekoa geroz eta txikiagoa da. Hala, Gipuzkoan 2.266 positibo daude eta Hego Euskal Herrian 12.089.
Zumarragako ospitaletik ere albiste onak datoz: hamahiru gaixo daude ospitaleratuta, eta azken 24 orduetan hiruri sendagiria eman diote. Gaixoetako bakar bat ere ez dago larri. Kontuan izan behar da Zumarragako ospitaleak Goierri kanpoko herritarrei ere zerbitzua eskaintzen diela.