Olaberriako umeak zoriontsuagoak dira orain
Olaberriako 85 umek eskulanak egiteko materiala jaso dute Udalaren eskutik. Hurrengo astean zehar, nerabeek mahai-jokoak jasoko dituzte. Bestetik, bertako ekoizleei babesa emateko merkatarien zerrenda bat zabaldu du Olaberriako Udalak.
Olaberriako Udalak herriko ume zein nerabeak alaitzeko ekimen bat jarri du martxan. Aste honetan, 11 urte bitarteko umeei eskulanak egiteko materiala banatu zaie etxez etxe. Besteak beste, kartulinak, margoak, gometxak, plastilina… Horrez gain, eskulanak egiteko gidaliburu bat ere egin dute. Guztira 85 umek jaso dute oparia. Datozen egunetan zehar 12 eta 17 urte bitarteko gazteek Olaberrian oinarrituta dagoen mahai-joko bat jasoko dute.
Bestalde, Olaberrian bizi diren eta 65 urte baino gehiago dituzten pertsonek, telefono deiak jasotzen dituzte, haien egoeraren berri emateko.
Olaberriako ekoizleei babesteko asmoz, Udalak bertako baserritarren produktuak etxean jasotzeko kanpaina abiatu du.